XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARDAUA ETA TABERNAK.

Berriz'tik Ondarroa'ra bide barria egiteko asmotan ebiltzanean, au da, 1857 urtean, Ondarroa, Berriatua, Xemein, Markina, Etxebarria eta Zenarruza'ko udalak batzar bat egin eben Markina eta bere merindadeko eskribadu zan Emeterio Baskaran'en etxean.

Aldi aretan bideetan pentsaten asi ordurako, tabernak agertzen ziran, azken baten ardaua izaten zalako tabernentzako dirua emoten ebana, berari ezarten eutsoen petxa, zerga edo ordainbearra bitartean egoten zalako.

12 puntutako erabagia artu eben.

Etxebarri'k ez eukan une aretan bide barriagaz zer ikusirik, baiña bide orreri Etxebarrirarteko luzapen bat emotea be ba egoan asmoen artean, eta origaitik sartu zan besteekin batera.

Lenengo puntuan au esaten zan: Ondarroa'k kanpoko ardau eta aguardientea saltzeko, ezingo dau saltzeko toki barririk ipini oraintxe daukazan kaletatik kanpora, orañarte txakoliñagaz dagon oiturea jarraituz.

Markiña'k be ezingo dau beste tabernarik zabaldu Karmeliten Konbentu, Merzedekoen konbentu eta Egurbide'ren etxeak mugatzen daben lurraldetik kanpora.

Berriatu'k Zubiaurre eta Torre bitartean bakarrik euki al izango dau.

Xemein'ek ezin euki al izango dau beste tabernarik Bekobenta, Idarraga eta iruzubietako Olaetxe'tik kanpora; Ziarrotzak orain Iruzubieta'n daukana eta Bolibar'en eleiz ondoan daukanak euki al izango dauz, eta Etxebarria'k gaur Ibarluzea'ren aurrean daukana bakarrik.

Bigarren puntuan:
Bide barria egitean, esandako tabernetakoren bat bidetik kanpora geldituko ba litz esandako Ondarroa'tik Berriz'erako bidean eta gero Etxebarria'ri egin leikion luzapenean, bidetik kanpora geratzen diran tabernen ordez beste barri bakar bat egin leikie, bide barriaren egalean, eta lengo zarraren parean, tabernak euren artean gaur dauken bitartea zainduaz, eta taberna barria eskatzen dauan erriaren lurretan.

Irugarren puntua:
Etxebarria'k pentsatuko ba leu taberna barri bat zabaltzea bere parroki ondotik Urkaregi'ra bitartean, orrek mesede geiago emoten dautsalako, beste erriak ez dauke eragozpenik taberna ori jasoten lagateko, beti be araudi onetan izentatzen diran ordainbearrak ardauari saltzean ezarrita, bideak ordaindu al izateko.